2015/09/02

Paula Kasares




Euskararekin harreman handia izatearen garrantzia

  • Gure seme.alabek euskararekin harreman handia eta positiboa behar dute.
  • Etxetik euskara eskaintzen diozuen gurasoen kasuan, harreman hori neurri handi batean ziurtatzen diozue:etxetik eta ikastolatik bizipen asko izango baititu euskaraz.
  • Gaztelaniarekin, bestalde, harreman handia ziurtatua dute: inguruneak asko eskaintzen die, komunikabidetatik asko jasoko dute, eta abar.
  • Euskararekin etxetik eta eskolatik kanpo euskara erabiltzeko eta euskaraz bizipenak izateko aukera eman behar diegu. Baytez ere, gurasoak eta irakasleak ez diren erreferenteak izan ditzaten.

2015/06/19

ETA IRITSI DIRA OPORRAK...

Eta orain zer? Eskolarik gabe, matematikarik gabe, hizkuntzarik gabe, ... IRAKASLERIK GABE!!!
Aspertu egingo zarete. Animo, iraila hurbil dago eta



2015/06/14

ETA URTERO BEZALA, IKASTURTE BUKAERAKO FESTA OSPATU DUGU....

Ze ondo pasa dugun denok elkarrekin: abestiak, dantzak, bazkaria, jokuak, ... Giroa ezin hobea!!! Eskerrik asko guztioi: gurasoei, ikasleei, irakasleei, teknikariei, ... eta ez dugu inor ahaztu nahi. Hurrengorarte eta ondo pasa oporrak!!!
 Eta jaialdiako bideoak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen:








2015/05/28

JANGELAKO GURE MARI KARMENEN AGURRA

Gaur Arratzaingo jangelako Mari Karmenek bere lan azken eguna izan du. Bertako lankide, ikasle eta irakasleak agur unkigarria eskeini diogu.
Izan huntsa zauden tokian zaudela, zutaz oroituko baikara maiz.



Doinua: Badira hiru aste

1.Hogei urtetako pazientzia
delako eskertzekoa,
bertso hauetan idatzi dugu
inoiz esan gabekoa;
zure ondoan ia edonor
sentitzen da etxekoa
gugatik egin duzun lana da
benetan txalotzekoa.

2.Katekista ta musikazale,
ausarta bezain xumea,
pelotazale, bidaiaria,
nolako emakumea!
Faltako dira janari usaia
eta zure perfumea
zail da betetzen gure jangelan
utzi duzun hutsunea.

3.Gutako inork baldin baditu
galtza barrenak josteke,
seguru gaude eskatuz gero
laguntzeko prest zeundeke.
Irribarrez ta goxotasunez
maiz gure platerak bete,
Athletic-ekoa ez bazina
perfektua zinateke.

4.Indartsu zaude, izango zera
familiko faraona,
ama jatorra eta edonork
nahiko lukeen amona…
Opa dizugu zure ondoan
izatea zoriona
bizitza izan dadila zure
janaria bezain ona.

2015/05/15

UDALETXERA BISITAN

Aurtengo ikasturtean, AE21 proiektuaren barruan “Energia jasangarria” da gai nagusia

baina, honekin lotura duen “Mugikortasuna” ere lantzen ari gara. Beraz, herriko

diagnostikoa egin ondoren, AE21eko ikasle batzordea udaletxera joan da ateratako

ondorio, konpromiso eta proposamenak alkateari azaltzera.



 

2015/05/11

HERRIKO ERABAKIETAN FLEMING ESKOLAKO IKASLEAK PARTAIDE

Herriko gune bat estaltzeko parte hartze prozesua 16 urtetik gorakoen bozkek erabaki badutee ere, LH3-6 bitarteko haurrek ere izan dute euren iritzia eta bozka plazaratzeko unea. Euren erabakiz, haurren saria eman zaio Udaletxeko proiektu bati.
Gainera, parte hartzearen pauso guztiak landu dituzte banan bana, etorkizunean ere partaide arduratsu izateko moduan.